Welcome! Wikis are websites that everyone can build together. It's easy!

2.1. Urdanetaren aurrekoak

2.1. Urdanetaren aurrekoak - Andrés de UrdanetaUrdanetarekin hasi baino lehen Magallanes eta Elkanok eginiko Munduaren Lehen Itzulia aipatu behar dugu (1519-1522) eta Andrés Niñoren espedizioa (1521). Moluka irlak espainiar eskuetara ekartzeko lehen tentaldiak dira.

Magallanes
Sanlúcar de Barramedatik atera zen 1519ko irailaren 20an eta Moluketara iristeko amerikar kontinentea hegoaldetik zeharkatzeko helburua zuen. Baina 1521eko apirilaren 27an Magallanes hil egin zen Maotan irlan eta Duarte Narbose izan zen ondorengo buruzagi. “Victoria”ren kapitain Elkanoizendatu zuten eta, agindu ziotena obedituz, mendebaldetik Espainiara itzuliko da, Tidore irlatik 1521eko abenduaren 21ean irten eta gero. 1522ko irailaren 6 iritsiko da Elkano Sanlúcar de Barramedara.

Elkano
iritsi aurretik, Carlos I.ak, Espainiako erregeak, bidaia honen berririk eduki gabe, Moluketara joango zen armada berri bat bidaltzea erabaki zuen. Andrés Niño izango zen buru eta 1521ean Panamatik irten eta ozeanoan galdu zen, inoiz bere paraderoa jakin gabe gaudelarik.

2.1. Urdanetaren aurrekoak - Andrés de Urdaneta
Elkano iritsi eta berehala, Carlos I.ak García Jofre de Loaisari Pazifikoa zeharkatuko zuen armada berri bat antolatzeko agindu zion eta Elkano izango zen pilotu nagusi. Bidaia honetan Elkanok 17 urteko asistente bat eraman zuen, Ordiziako Andrés Urdaneta. Santi-Espiritus itsasontzian bidaiatuko du, Elkanoren agindupean.

Koro Irastorza Etxeberria
, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakustendu Batxilergoan:


Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:


Hemen erabilitako hainbat dokumentu eta informazio bertan aurkitu ditugu.



Latest page update: made by koro , Mar 25 2008, 11:28 AM EDT (about this update About This Update koro Edited by koro

2 images added

view changes

- complete history)
Keyword tags: None
More Info: links to this page

There are no threads for this page. 

Anonymous  (Get credit for your thread)