Already a member?
Sign in
Urdanetaren eskultura
Eskultura honek Frai Andrés de Urdaneta irudikatzen du, abituz jantzita eta alboan bi indigena dituela, haietako bat belauniko.
Andrés de Urdaneta pertsonaia hautatu zuten Instituto Geográfico Vasco - Euskal Geografia Elkargoaren (Ingeba) fundatzaileek erakunde honen izena osatzeko. Kosmografo honek meritu asko ditu, hala nola, itsas ibilbide bat irekitzea, Filipinen eta Mexikoren arteko nabigazioa ahalbidetzen duena.
Monumentu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak enkargatu zuen, 1899. urtean, eta 1904an inauguratu zen. Oinarria Manuel Etxabe arkitektoak egin zuen.
Isidoro Uribesalgo Guruzeta (Aretxabaleta, 1873 – Donostia, 1928). Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolan ekin zien arte-ikasketei; ondoren, Felipe Arresek Otxandion zuzentzen zuen eskultura-lantegian jardun zuen; eta, aurrerago, Erroman, Florentzian eta Parisen ibili zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker. Atzerritik itzuli zenean, Donostian jarri zen bizitzen.
Batez ere, erlijio-estatuak eta hilobi-monumentuak egin zituen: Donostiako Jesuiten elizan, eta San Ignazio eta kaioko San Pedro elizetan; baita Arrasateko, Errenteriako eta Aretxabaletako parrokietan ere.
Koro Irastorza Etxeberria, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:
- Koro Irastorzaren ataria: Batxilergoan ematen dituen gaiak (Historia2, Ekonomia eta Enpresa2, Historia1 eta Psikologia1)
- Koro eta Batxi2ko ikasleak
- Koro eta Batxi1eko ikasleak
- Korreoa: koroiras@gmail.com
Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:
Latest page update: made by koro
, Aug 20 2007, 3:52 PM EDT
(about this update
About This Update
Edited by koro
view changes
- complete history)
view changes
- complete history)
More Info: links to this page
